XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) estatuek arazoak konpontzeko biolentziarik ez erabiltzea, arma-karrera gelditzea, gosea eta injustizia desagertaraztea, bizimaila berdina lortzeko guk bizimodu apalago bat eramatea eta denon gain eragina duten arazo ekologikoen irtenbidea eskatzen duten itemak osatzen zuten.

Esan dezakegu faktore hau guztiongan eragina duten arazo globalekiko kezka adierazten duten itemek osatua zegoela.

Gosea eta injustiziari buruzko itemak ekarpen positiboa zuen bigarren eta hirugarren faktoreetan.

Faktore hau bakearen alde positiboa justizia soziala eta negatiboa biolentzia zuzen eza zituen bere baitan, nahiz eta minoriek biolentzia erabiltzearen aurkako jarrera hemen ez aurkitu.

Hori dela eta, bake maximalista iraultzaileari buruzko faktore bezala izendatu genuen.

Bigarren faktoreak, berriz, item hauek osatzen zuten: izadia defendatzeko borroka, minoriek biolentziarik ez erabiltzea eta bakezaletasunean hezitzea.

Minorien biolentzia desagertzearen beharra, baina biolentzia honen arrazoiak maila handi batetan aurkitzen diren egituran inongo aldaketaren beharrik adierazten ez duten jarrerak isladatzen ditu faktore honek.

Hori dela eta, faktore hau bake minimalistari buruzko faktorea izendatu genuen.

Aipatu beharra dago, nahiz eta progresuaren murrizketa izan izadia defendatu behar dela dioen itemean ekarpen negatiboa zuela, lehenengo faktorean, berriz, positiboa zuelarik.

Hirugarren faktorea, sexu berdintasunerako aldaketa legala (...)